_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Humboldt eta Atxaga

'Euskaldunak' argitaratu zela 200 urte beteko direnez, Alemania eta Euskal Herria hartu dituzte ardatz Durango

DURANGOKO 35. AZOKA. Den-dena prest dago euskal kulturak urtero duen zita nagusienetako bat has dadin. Bihartik eta igandea arte, 536 nobedade aurkeztuko dira guztira Euskal Liburu eta Diskoen Durangoko Azokan -iaz baino 53 gehiago-, euskarazko ekoizpena %22 igo delarik. Zehazki, 395 liburu, 57 disko, 20 aldizkari, 13 bideo eta 3 jolas berri dira eskuratu ahal izango direnak. Erakustokien kopuruak, aldiz, behera egin du -"bisitarien erosotasunaren mesederako", antolatzaileen esanetan-. Azkenik, egoitza finko bat lortu nahi den arren, karpa erraldoi batek jasoko du aurten ere azoka. Ekitaldi honetan euskara eta euskaltzale alemaniarren arteko lotura izango da hizpide.

'Euskoiberismoa'

Wilhelm von Humboldt-ek euskara eta euskal kulturarekin maitemindutako bidaiari baten oroitzapenak utzi zituen bere idatzietan. 1801. urtean bigarren aldiz bisitatu zuen Euskal Herria eta urte hartan bertan Euskaldunak idatzi zuen, bidaian ikusitakoak jasotzen zituen eskuizkribua. Beraz, hilabete gutxi barru 200 urte beteko dira liburu horrek argia ikusi zuela. Hori dela eta, Euskal Herria eta Alemaniaren arteko harremanak hartu dituzte ardatz aurten Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren antolatzaileekBidaia horretan garai hartako euskal hizkuntzalaririk garrantzitsuenak ezagutu zituen Humboldt-ek, horien artean Pedro Pablo Astarloa. Hark bezala, euskara iberiar penintsulako hizkuntzarik zaharrena uste zuen; are gehiago, Europako zaharrena ere izan zitekeela.

Gernikako bonbardaketa

200 urte geroago, hizkuntzalaritzak erabat gaindituak ditu bidaiari alemaniarraren teorietako batzuk. Hala ere, ezin ukatu euskararentzat izan zuen garrantzia, batez ere lehenengoetarikoa izan zelako zientziaren ikuspegitik aztertzen. José Antonio Arana Martija euskaltzainaren iritziz, Humboldt-en ekarpena dagokion testuinguruan aztertu eta ulertu behar da eta ezin da gaur egun "eredutzat" hartu. "Euskoiberismoa-ren teoria hura gaindituta dago eta gaur egun ez da onartzen", azaldu du, "baina bere garaian aitzindaria izan zela esan daiteke, euskara eta euskal kultura berak sartu baitzituen zientzian. Bultzada handia eman zien, eta berak sortutako eraginagatik hasi ziren zientzilariak euskara ikertzen".Arana Martijak emango du Liburu eta Disko Azokaren 35. edizioaren sarrera hitzaldia. Humboldt-en mendeurrenaren inguruan izenburupean, hainbat jakintsu alemaniarrek euskarari buruz egindako ikerketa eta lanez arituko da.

Izan ere, Humboldt-ek euskal gaiak Europan zabaldu baino 100 urte lehenago, G.W. Leibniz filosofoa izan zen euskara aztertzen lehena. XIX. Mendearen amaieran, berriz, Hugo Schuchardt-ek Leizarragaren Itun Berria berrargitaratu eta euskarari buruzko azterketa konparatibo ugari egin zuen. 1900ean Euskaltzaindiak ohorezko kide izendatu zuen. Euskara ikertu duten hizkuntzalari alemaniarren zerrenda Gerhard Bahr eta Karl Hanneman-ek (Berlingo Euskara aldizkariaren sortzailea) osatzen dute. Azken honek hizkuntza unibertsala aukeratzeko eskatu zuen 1894an.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Kontuak kontu, Alemaniak zientzilari eta pentsalari handiak eman dizkio munduari. Beraz, ez da harritzekoa mundu osoko intelektual ugarik herrialde hori bisitatu izana. Ildo horretan, Jon Irazabal Gerediagako Elkarteko (Azokaren antolatzailea) zuzendariaren iritziz, kultur ikuspegitik "beharrezkoa" da Euskal Herria eta Alemaniaren arteko harremanak sendotzea, historikoki jaioterritik alde egin duten euskaldun gehienak beste herrialde batzuetara joan badira ere, Ameriketara bereziki. "Intelektualak Alemaniara begira egon dira, ez filonazismo zentzuan, askotan esan den moduan, baizik eta han antropologiaren irakaskuntza punta-puntakoa izan delako. Herri honek sortu duen emigrazioa ez da Alemaniarantz abiatu, baina nolabaiteko emigrazio intelektualaz hitz egin daitekeela uste dut", argudiatu du.

Aurtengo edizioaren ardatzari eutsiz, alemaniar batek jasoko du Durangoko Argizaiola, (euskal kulturaren aldeko lanagatik Gerediaga Elkarteak urtero ematen duen saria) Klauss Niebel Zapp-ek. 1937. urtean Berlinen jaioa, 1960an Gernikara etorri zen gaztelania ikastera. Ondoren, euskara ikasi eta Koloniako bere etxean euskal liburutegi eta argazki artxibo interesgarria sortu zuen. Horrez gain, Euskaltzaindiaren historia alemanerara itzuli du. Klauss-en seme Ingo-k ere (Radio Euskadi irratiko berriemailea da Berlinen) euskal historia ikasi du, tartean Gernikako bonbardaketa, "bi herrien arteko harremanetan dagoen oztopo handia"."Aita Gernikan bizi izan zen, hango enpresa batean egin zuen lan urte batzutan", adierazi du Ingo Niebel-ek, "giro horretan oso zaila da isolatuta bizitzea, lanetik kanpo gertatzen direnei kasurik ez egitea. Horrela piztu zitzaion euskal kulturarekiko zaletasuna, eta interes horri eutsi egin diogu; nolabait esateko, bera da familia honek Euskal Herriarekin duen harremanaren erruduna".

Haren ikuspegitik, gaur egun Alemanian Euskal Herriari buruzko bi ikuspegi daude, "bata, orokortua, komunikabideetan agertzen dena, hau da, atentatuena; eta bestea, berriz, espezializatua, euskara eta euskal kulturari buruz interesa agertu duten akademikoek utzitakoa". "Orain Chillidaren eskultura bat dugu Berlinen, Parlamentuaren eraikinaren aurrean; Bernardo Atxagaren lanak itzuli egin dira eta arrakasta handia izan dute hemen".

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_