_
_
_
_
_
Análisis:LIBURUA | Gaiak
Análisis
Exposición didáctica de ideas, conjeturas o hipótesis, a partir de unos hechos de actualidad comprobados —no necesariamente del día— que se reflejan en el propio texto. Excluye los juicios de valor y se aproxima más al género de opinión, pero se diferencia de él en que no juzga ni pronostica, sino que sólo formula hipótesis, ofrece explicaciones argumentadas y pone en relación datos dispersos

Elurraren gainean

Durangoko azoka ahaztu eta erritmo zabalagoak hartzen ari da euskal argitalpen mundua. Horrela ez dut esango lehena denik baina Igartza saria irabazi duena ateratzen da martxoan (SS. 08/2007 erregistroa darama aurtengoak), eta badirudi horrek ematen diola hasiera urte literarioari. Ondoren etorriko dira Apirileko Liburuaren egunak, primaderako nobedadeak, udako agorra eta irailetik aurrea Durango berotzeko egingo diren ahaleginak.

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) idazlearen Aulki bat elurretan agertu zaigu primizia gisa. Hauxe da bere lehen liburua. Beste zenbait komunikabidek badute lehen liburua ateratzen duten idazleez kritikari berezia, ez da hori nirean gertatzen dena. Beraz, nahiz eta ez ulertuaren arriskua jarraitu liburu honetaz hitz egin nahi nuke. Badira hiru lau ezaugarri bat-batean agertzen direnak liburuan.

Lehena egiturarena da: ipuin bilduma da, baina idazlea saiatu da, forma aldetik (erlojua behin eta berriro hutsean jarriz, edo historia beraren zertzelada desberdinak agertuz) batasuna ematen testuan.

Bigarrena espazioarena da. Finlandian kokaturiko nobelak bagenituen euskal literaturan, baina Uxue Alberdiren honek -dirudienez, idazlearen esperientzian oinarrituz- Suediako paisaiak, elurteak, joera nihilistak aukeratu ditu ez soilik paisaia, baizik eta barne paisaia osatzeko eta mamitzeko.

Hirugarrenez gaiak daude. Haur baten suizidioarekin hasten den liburuak hordago gogorra botatzen du. Eta egia da ondoren, hemendik aurrera, liburuak hotz puntu bat eta narrazioaren sinpletasuna agertzen duela, hasieran jarritako apustuari ezin eutsiz. Dena dela, ipuin gogoangarriak dira liburuan, antologikoak esango nuke.

Laugarrenez, aspaldi Borgesen itzalpean ezkutaturik zegoen Julio Cortazarren eragina nabarmena da. Oihua bezalako ipuinek garbi adierazten dute lanak baduela zer erakutsi. Eta harrigarria da, eta zorionekoa, Harkaitz Canoren agerpena testuan, aipu moduan besterik ez bada ere, Oraindik tango bat zor dio ipuinean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan. Elkar. Donostia. 2007. 175 orrialde. 13,90 euro.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_