_
_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Euskadi sakontzen

Idazleak liburu batera ekartzen dituen oihartzunak eta irakurleak jasotzen dituenak ez dira beti bat eta bera izaten. Ez dute zertan: idazlearen obra irakurlearen eskuetara pasatzen da. Jakin nuenean Kirmen Uribe idazten ari zen nobelaren titulua Bilbao-New York-Bilbao izango zela, Jose Antonio Agirre lehendakariaren De Guernica a Nueva York pasando por Berlín titulua etorri zitzaidan burura. Kirmenek Agirreren titulua oroian izan ote zuen ez dakit, baina oihartzuna hor dago. Hor dago hegazkina ere, liburu bietako testuetan uhara baten gisako lotura eginez. Uriberen nobelako zati askotan garaia Agirrerena bera da gainera. Paralelismo gehiago ere josi daiteke: Uriberena bezalako liburu ireki batek aukera asko ematen du, Kirmenek egin dituen loturez gainera irakurleok ere beste batzuk saiatzeko. Oihartzunen arteko joan-etorrian jarduteko, alegia.

Kirmen Uribe "en la Euskadi profunda" jaio zela zioen Lopez lehendakariak

Oihartzun batetik bestera, euskaldunon lehendabiziko lehendakariarengandik oraingoarengana egin nahi nuke orain jauzi: Uribek Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen biharamunean, López jaunak espresio durunditsu bat baliatu zuen Kirmeni buruzko artikuluan: idazlea en la "Euskadi profundan" jaio zela zioen lehendakariak. Hari horretatik tiratu nahi nuke.

Italiarrek aldaketa sozial eta ekonomikotik urrutien dauden lurraldeei profondo Sud deitze diete, eta badakigu atzerapen ekonomikoa sufritzeaz gain, Siziliak eta beste lurralde askok Mafiaren itzal luzea bizi dutela. Estatu Batuetan ere badute beren Hegoalde sakona: lurralde kontserbadorea da, esklabotasunari eutsi ziona, nekazaritzatik bizi dena. Frantzia profonde deitzen zaien lurraldeetan kontserbadoreak, katolikoak eta nekazariak dira nagusi. Las Hurdes bezalako eskualdeak izan dira, tradizionalki, España profundaren prototipoak, irakurlea oroituko da kazetari eta iritzi-emaileek España profundan kokatu zituztela Puerto Hurraco-ko krimenak.

Atzerapen ideologikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala... Diferentea, ezezaguna, arrotza... Hori guztia datorkigu burura, estigmaren karga eta guzti, lurralde bati sakona deitzen zaionean. Espresio hori darabilena konturatzen ote da espresioak zer kalte egiten dien lurralde sakon horretan bizi diren herritar aurrerakoi, libre, garapen zaleei, eta baita halakoak ez direnei ere?

Baina gure kasuak badu besterik ere: Euskadi profunda esaten denean, hizkuntza ere tartean dago. Euskara da, aldez edo moldez, lurralde bat Euskadi profundan kokatzeko ezaugarri ezinbestekoa: Goierri ETAkideen bihitegi izan zenetik gaurdaino, Euskadi profunda erabili izan denean, euskara paketean joan da. Areago: Euskadi profunda deitzen zaien lurralde horiek gehienetan ekonomikoki aurreratuak baitira, susmoa dut izendapen horrek bilduko lituzkeen ezaugarriak abertzaletasunaren (ideologiaren) eta euskararen (inkulturaren) eremuetan bilatu beharko nituzkeela nagusiki.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Nork bere mundu-irudia du, baina horrek ez du deus legitimatzen: euskal hiztunok ere badugu geurea, baina nire lana ez da nire talaiatik ikus nezakeen beste balizko Euskadi sakon bat deskribatzen hastea, hango lurraldeak izendatzea, gaitzestea, zanga zangago egitea. Hitzen eta espresioen erabilera zuzen batetik abiatuta eraikitzen da lurraldeen eta hizkuntzen arteko harmonia. Eta oker ez banago, horixe du lehendakari batek egiteko nagusi.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_