Martes, 15/12/2009

ELPAÍS.COM País Vasco

 

BERNARDO ATXAGA Gaiak

Fontainebleau Hotel, Miami

BERNARDO ATXAGA 17/03/2009

 
Vota
Resultado Sin interésPoco interesanteDe interésMuy interesanteImprescindible 0 votos
Imprimir   Enviar

Bernardo Atxagak idatzitako kontakizunaren bigarren eta azken atala da hau. Fontainebleau hoteleko berbaldiak eguneroko gorabeherak erakartzen ditu, eta horiekin nahasten dira, alabaina, On Quixoteren lanean agertzen diren pasarteak.

2 - Eta zer?-, erantzun nion. -Iduri luke, hiri entzunda, bi gelak elkarren ondoan daudela, eta ate batekin komunikatuta. Antonio, mesedez, solairu desberdinetan daude!

La noticia en otros webs

Berak segituan ulertu zuen, eta bere ezpainak sentitu nituen masailean

-Hik ez dakik ezer bizitzaz! Denbora gehiegi ematen diok jazzari!

Barre egin nuen ezinbestean. Gustatu egiten zitzaidan jazza, eta idatziak nituen hainbat artikulu musika mota hark Espainiako literatura berrian izandako eraginaz, baina ni ez nintzen bera bezalakoa. Ni ez nintzen obsesiboa. Ordu erdiko tartea geneukan hurrengo txostenaren azalpena arte, eta hotel inguruan ibili bat egitera atera nintzen. Hala-beharrak, berriro ere, Miss Louisianarengana eraman ninduen. Igerilekuaren terrazan zegoen, harrera gunekoa bezalako pankarta erraldoi baten koroa & izar & barrak atzean zituela, hoteleko zenbait zerbitzarirekin hizketan. Robert Collo eta bere kideekin ere atsegintasun berarekin jokatu zuela otu zitzaidan.

- Oso gisakoa da, ezta?-, galdetu nion zerbitzari bati.

Hark baiezkoa egin zidan kemenez. Zalantzarik gabe, halakoxea zen. Gisakoa, atsegina, hiztuna. Bigarren txostena esperimentu bati buruzkoa izan zen. Illinois Unibertsitateko zibernetika talde batek, hainbat hispanistarekin batera, ahalegin berezia egina zuen On Kixoteren benetako ahotsa lortu alde, 30 aldagai gogoan hartuta. Iritsi zen top momentua, egin zuten klik ordenadorean, eta segidan ahots hautsi, zarpail, baxu, XVI. edo XVII. mendeko Louis Armstrong batena zirudiena, areto osoan zabaldu zen, zioela: «Si yo, por malos de mis pecados, o por mi buena suerte, me encuentro por ahí con algún gigante...».

- Nazkagarri hori!-, egin zuen Antoniok hasperen.

- Mesedez-, esan nion. - Pentsatu gauza garrantzitsuetan. Batzarreko hizlari ofizialetakoa zara, eta zure txostena irakurri behar duzu bihar.

- Robert Colloren ondoren!-, hots egin zuen barre sardonikoz.

Ahots hautsi, zarpail, baxu, XVI. edo XVII. mendeko Louis Armstrong batena zirudienak ozenago hitz egiteari ekin zion: «¡Non fuyáis, gente cobarde; gente cautiva, atended...». Txa-loek gainezka egin zuten aretoan. Ez nuen bazkalordua On Kixoteren ahots kontuez edota, are gutxiago, Robert Colloren gaiztakeriaz mintzatzen pasa nahi, eta gelara igo eta sandwich bat jatea erabaki nuen. Ateak ixtear zeuzkan igogailu baten barrura bultzatu ninduen halabeharrak.

- In un liugah da la Manchia da cuy nombra nou quierro acoudama-, esan zuen ilargi ahots batek giro-musikaren gainetik. Susan Baker neukan aurrean. Bere bisaia ez zen serioa. Ez zegoen kopetilun. Aitzitik, Miss Louisiana bere alabaren alaitasun berarekin ari zen barreka.

-Pianoa jotzen ari dena Nat King Cole da-, esan nion igogailuko musika aintzat hartuz. Berriro ere aurpegi gorrituta nengoen.

Solairuz solairu, igogailuko botoiak argitu eta itzali egin ziren. Hitz egin nahi izan nuen laugarrenean, baina ez nuen lortu. Ahalegindu nintzen berriro zazpigarrenean, eta berdin. Azkenez, bederatzigarrenean, kinka hartatik atera nintzen.

-Nork erakutsi zizun On Kixoteren hasiera hori? Hobeto esanda, nork erakutsi zion zure alabari?

-Oh, my God!-, hots egin zuen berak ezpainak borobilduz.

Irribarre egin zidan; ergelei egiten zaien bezala, egin ere. Ez zen andre bat. Ilargia zen. Giza abereok pena pittin bat ematen genion.

-Come on!-, esan zuen ilargiak, Susan Bakerrek, igogailuaren botoi bat sakatuz. Jaisten hasi ginen. Nat King Colek jotzen zuen pianoa; Buddy Richek bateria; Lester Young-ek saxofoia. Abestiaren izena: Sweet Lorraine. Beheko solairura iristean, andreak eskua eman zidan. Ume bati bezala, eman ere.

-Look!-, esan zidan koroak & izarrak & barrak nahastuz osatutako pankarta erraldoiaren parera iristean.

Bera zain geratu zen eta -ilargiaren ahalak- burua apur bat jiratzera behartu ninduen. Beste pankarta bat zegoen gune hartan. Ez lehenengoa bezain erraldoia, baina hura ere handia. On Kixoteren silueta ageri zen bertan, eta haren aho parean esaldi bat hizki larriz idatzia: «En un lugar de la Mancha de cuyo nombre no quiero acordarme». Zalantzarik gabe, hantxe irakurri zuen Miss Louisianak lehen egunean. Argituta zegoen misterioa.

-Happy?-, galdetu zidan Susan Bakerrek.

Harro nago oraindik orduan izandako erreakzioaz. Keinu bat egin nuen, «erdizka» adierazi nahiz bezala. Berak segituan ulertu zuen, eta bere ezpainak sentitu nituen masailean. Igogailurako bidean ezkutatu zen gero. Halabeharrak ez zuen beste lanik hartu ondorenean, eta orduek bere eguneroko gurpiletan egin zuten aurrera. Ez nuen Susan Baker ostera ikusi. Bere alaba ere ez. Eta iritsi zen afaria eta eztabaida bat sortu zen Illinois Unibertsitateko esperimentuari buruz. Hurrengo egunean, berriz, Antoniok Cervantesen eredu femeninoaz hitz egin zuen, nahiz eta gai hura, halabeharrez -halaxe adierazi behar izan zuen berak aurkezpenean- «tribunara justu nire aurretik igo den Robert Collo irakasleak aintzat hartu duen berbera izan». Txosten hari beste hainbat jarraitu zitzaizkion & eztabaidak & batzar amaierako ekitaldia & agurrak & itzulera. Hegazkinean nindoala, zabaldu nuen Miami Herald egunkaria eta ilargiko txori batek aurrez kontatutakoa irakurri nuen bertan: Miss Louisiana genuen Miss United States berria.

Vota
Resultado Sin interésPoco interesanteDe interésMuy interesanteImprescindible 0 votos

¿Qué es esto?Compartir:

Facebook  delicious  technorati  yahoo meneame myspace

Puedes utilizar el teclado:

aumentar texto disminuir texto Texto   

Si te ha interesado esta información, te recomendamos:

Otras ediciones

Última hora

 
Últimas Noticias
Hora Noticia
06:17 Obama planea trasladar prisioneros de Guantánamo a una cárcel de Illinois
02:20 Estopa celebra diez años de rumba
02:04 Fidel Castro critica la "sonrisa amable" de Obama
01:34 Aguirre a Zapatero: "No te voy a dar un cheque en blanco como deseas"
01:22 La derecha en El Salvador se hunde en una crisis sin precedentes
 
 
 
 
 
asociados otros medios

© EDICIONES EL PAÍS, S.L. - Miguel Yuste 40 - 28037 Madrid (España)