_
_
_
_
_

Gazteentzako literatura aztergai

Atxagatik hasi eta Zubizarretaraino, oso gauza interesgarriak idazten dira haur eta gazteentzat euskaraz

Atlas sentimentala nobela. 1998. urtean Patxi Zubizarretak idatzi zuen. Urte hartan bertan, Euskadi Saria irabazi zuen. Xabier Etxaniz, Gasteizko Irakasle Eskolako zuzendaria eta Haur literatura ikasgaiaren irakaslea denaren esanetan haur eta gazteen euskal literaturak duen perla horietako bat da. Alberdania argitaletxeak Atlas Sentimentalaren laugarren edizioa kalean du eta laster gazteleraz argitaratuko da.

Haur eta gazte literatura barruan lan dezente kaleratu ditu Patxi Zubizarretak Emakume sugearen misterioa, Eztia eta ozpina eta oraintxe bertan ume txikientzat Magalik badaki kaleratu du beste hizkuntzetara itzuli dena.

Mariasun Landa, Juan Kruz Igarabide eta Bernardo Atxaga, aipatzen dituzte, besteak beste, adituek haur eta gazteentzako idazleen artean. Geroz eta gehiago dira euskaraz sortu eta beste hizkuntzetara itzultzen diren lanak eta hemendik kanpo arrakasta handia lortzen dutenak.

Mariasun Landaren Nire eskua zurean Alfaguara argitaletxeak atera du gazteleraz (Mi mano en la tuya), gailegoz ere argitaratuta dago. Nahiz gehien bat narratiba izan haur eta gazteentzat idazten dena, oso liburu interesgarria idatzi du Juan Kruz Igarabidek edizio elebiduna duena, Botoi bat bezala-Como un botón. Anaya argitaletxeak kaleratu du poesia liburu hau. Bernardo Atxagaren Bi letter jaso nituen nobela oso interesgarritzat jotzen du Xabier Etxanizek, 'nobela horrekin enamoratuta nago' dio.

Narratiba

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

'Narratiba da gehienbat haur eta gazteentzat idazten dena, oso gutxi da poesia edo antzerkia, baina hori gainontzeko lekuetan ere gertatzen da' dio Xabier Etxanizek eta horrek badu bere zergatia bere esanetan 'haur eta gazteentzako gaiak irakaskuntzarekin eta hizkuntzaren irakaskuntza prozesuarekin erlazionatzen baitira'.

Beste hau ere ikusten dio Xabier Etxanizek haurren literaturari, gazteen hizkerara hurbiltzeko saioa egiten ari dira idazleak, haurren eta helduen hizkera zaintzen ari dira eta gauzak umeen ikuspuntutik ikusten ere. Arlo honetan egindako lana sakona dela dio.

'Berandu hasi ginen bai literatur liburuak sortzen, bai haurrentzako liburuak sortzen, batez ere balio estetikoa zuten liburuak egiten, berandu hasi ginen eta oso urte gutxitan aurrerapauso ikaragarriak eman dira eta gure antzeko egoeran daudenen parera iritsi gara' dio Etxanizek.

Harry Potter da gazte eta heldu askok ahotan duten pertsonaia. Harry Potter-en istorioak kontatuz lau liburu kaleratu ditu orain arte Joanne Rowling andereak. Bosgarrena bidean du.

Euskarara Harry Potter-en lehen liburua dago itzulita baina horren aurretik haur eta gazteentzat beste oso liburu onak euskaratu direla dio Gasteizko Irakasle Eskolako irakaslea den Manu Lopezek eta itzulpengintza haur literaturan aztertu duenak.

'Itzulpenen kontrako aurre iritzi handiak izan dira, behar bada, haserako itzulpen haiek ez zirelako oso onak, baina gero eta hobeto onartzen dira itzulpenak. Kontutan izan behar dugu itzulpenik gabe munduko parte handi bat galdu egiten dugula' gehitu du Manu Lopezek.

Horrezaz gain itzulitako lanek idazteko modu berriak ekarri dituztela adierazi du 'gaien aldetik eta baliabide literarioen aldetik oso izan da positiboa itzulpengintza, idazteko era aldatu egin baitu eta hizkera literarioa sortu'.

Irakasle honen esanetan azken hamar urtetan izan da itzulpengintzan aldaketarik handiena, hobekuntza ekarri duen aldaketa. Besteak beste zuzenean jatorrizko hizkuntzetatik itzultzen hasi direlako zubi hizkuntzarik erabili gabe.

Azken urtetan, urtero 200 liburu baino gehiago argitaratzen da euskaraz eta horietatik bi heren itzulitako liburuak dira. Esan bezala asko oso itzulpen onak direla dio Manu Lopezek. Benetan lan garrantzitsuak euskaratu direla dio, horien artean Suzanne Hinton, Maria Gripe, Roal Dahl edota Cristinne Nöstlinger-en lanak, idazle batzu aipatze harren. Tituluen artean Errebeldeak, Matilda, Sorginak, Momo, Ingeles bat etxean edota Pippi kaltza luze.

'Mundu osoan idatzi diren libururik garrantzitsuenak euskaraz dauzkagu, eta gainera oso itzulpen duinetan eginak' dio Manu Lopezek.

Azkena, Asterix eta Latraviata, Joxan Elosegik euskaratuta Alberdani argitaletxeak kaleratu du.

Patxi Zubizarreta <i>Atlas sentimentala</i> nobelaren idazlea goian, eta Antton Olariagak <i>Musubero mon Amour</i> libururako egindako marrazkia.
Patxi Zubizarreta Atlas sentimentala nobelaren idazlea goian, eta Antton Olariagak Musubero mon Amour libururako egindako marrazkia.PRADIP J. PHANSE

Harry Potter: fenomeno soziala hala komertziala?

Seguruenean, Joanne Rowlingek asmatutako istorioek lortu duten arrakastak bi horietatik zerbait badu. Dudarik ez dago, asko eta asko direla Europa osoan J. K. Rowlingek idatzitako istorioak irakurtzeari ekin dioten gaztetxoak, eta ez hain gaztetxoak, eta ordu batzuetan telebista alde batera utzi. Emakume honek zera lortu du, 13-14 urte inguruko gaztetxoek 400 edota 600 orrialde dituzten liburuak irakurtzea. Harry Potterren istorioak kontatzen dizkigun laugarren liburua oraintxe itzuli da gaztelerara. Espainia osoko liburudenda guztietan une berean jarri zen salgai, martxoaren 9an Harry Potterren laugarren liburu hori. Harry Potter eta sorgin-harria da orain arte euskaratu den lehenengo eta liburu bakarra. Elkarlanean argitaletxeak iazko Durangoko azokan jarri zuen salgai eta orain arte oso ondo saldu dela diote. '2000 eta 3000 ale bitartean saldu dira Durangon salgai jarri genuenetik. Lehenengo edizioa agortu egin zen eta bigarrena atera behar izan dugu' adierazi du Elkarlan argitaletxeko komunikazio arduradunak. Iñaki Mendigunerek euskaratu du Harry Potter eta sorgin-harria eta jada bigarren itzulpena prestatzen ari da Harry Potter et . Zuzenean ingelesetik egingo duen itzulpena da, kasu honetan 400en bat orrialdeko liburua izango da. Elkarlaneak badu bai, Harry Potter sailean hirugarren bat ere kaleratzeko asmoa Harry Potter eta Azkabango presoa, beste hau dezente luzegoa da, 600en bat orrialde eta horixe da hain justu adituen esanetan liburu hauek duten pega, oso direla luzeak, baina gehienetan bezala merkatuak du azken erabakia. Dena den, Elkarlanean pozik daude Harry Potterrek euskaraz izandako arrakastarekin. Elkarlanean argitaletxeak badu Harry Potter-i hurbiltzen zaion saila. Orain arte bi dira sail honek kaleratu dituen liburuak, Anjel Lertxundi idazlearen eta Antton Olariaga marrazkilariaren arteko lanari esker: Nire Kuleroak eta Musubero mon amour. Maxe Anjel Lertxundik sortutako neskatila da, eta bi liburu horietan bere istorioa kontatu digu. Bi horiek jarraipena izango dute, hirugarrena kaleratzeko asmoa bai du Elkarlanean argitaletxeak, baina ez da berehala izango eta Durangoko azoka arte itxaron beharko dugu. Asko landutako liburuak dira hauek non irudiek garrantzi handia duten, kolorez betetako irudiek, marrazkiek. 10 eta 12 urte bitarteko aurrentzako dira Maxeren istorioak: 'Gurasoek argazki-makina txiki bat oparitu zidaten hamar urte bete nituen egunean. Oso erabil erraza da makina, berak egiten baitu lan guztia: argia neurtu enfokatu, kontrasteak berdindu... Zer atera nahi duzun, harixe begiratu, eta aski duzu botoia sakatzea: Klik!'. Horrela hasten dira orain arte Anjel Lertxundik Maxeri buruz idatzitako bi liburuak, bietan Maxe eskutan argazki makinekin ageri zaigu. Lehenengo liburuan Aitona Txomini ateratako argazkiak utzi du Maxe aho zabal. Aitona Txominek bere kuleroak baititu. Bigarrenean, Bordelera eskolako lagunekin batera egindako bidaian ateratako argazkiak utzi du aho zabal, argazki horretan andereño Maripi bibotedun ezezagun bat musukatzen ari baita.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_