_
_
_
_
_
Entrevista:JOSEBA LAKARRA | Euskaltzain oso eta hizkuntzalaria | Gaiak

"Gure klasikoek ez dute nazio zibilizatuetan izango luketen lekua"

Koldo Mitxelenaz geroztik, Joseba Lakarra (Arratzu, Bizkaia, 1962) ezinbesteko erreferentzia izan da aitzineuskararen esparruan, hau da, idatzizko lekukotasunik ez zegoen garaiko hizkuntzaren berreraiketan. Euskarazko testu klasikoei eman ohi zaien tratamenduaz kexu, Veleiako aurkitutako aztarnen inguruko zalantzei eusten die eta kontu horretan "sinesgabeak" gehituz doazela deritzo. EHUko Historia eta Euskararen Gramatika Historikoaren katedraduna, euskaltzain oso izendatu zuten maiatzean.

Galdera. Hizkuntzaren historian, nolako pisua dute egunean-egunean ezagutzen ditugun inkesta soziolinguistikoek?

Erantzuna. Guk hizkuntzaren barneko historia egiten dugu, baina bai hori eta baita kanpoko historia egiteko ere, jakina, datuak behar dituzu. Zifra horiek, onerako eta txarrerako, ezagutu behar dira. Eta batez ere ezagutu behar dituzte, historialariek baino lehenago, soziolinguistek, irakasleek eta soziologoek, hizkuntzaren eguneroko funtzionamenduarekin lotura handia duten neurrian. Dena den, ni aitzineuskararen esparruan ari naiz eta azken berrehun edo berrogei urteotako gertakizunak ia ia kazetaritza iruditzen zaizkit.

"Aitzineuskararen esparruan ari naizenez, azken berrogei edo berrehun urteetako gertakizunak ia ia kazetaritza linguistikoa iruditzen zaizkit"
"Veleiako aurkikuntzetan sinetsi dutenen sineskera sendotuz joango da, baina sinesgabeen zerrendak ere gehituz doaz"

G. Ze ekarpen egin diezaiokezue Euskaltzaindiari azken urteotan akademian sartzen ari zareten espezialistek?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

E. Bakoitzak bere bideak hartzen ditu. Ni, zerbait egitekotan, filologoa eta hizkuntzalaria naiz eta nire izena eman dutenek badakite hori, noski. Idazleak eta zientzia ezberdinetako jendea egotea oso garrantzitsua da.

G. Zenbat jakin daiteke gizarte baten historiari buruz bere hizkuntzaren historia aztertuta?

E. Batzuek uste duten baino gehiago eta beste batzuek nahiko genukeen baino gutxiago. Hor gakoa da zeintzuk diren lekukotasunak. Eta baita ere zeintzuk diren egin nahi dizkiozun galderak. Asko konformatzen dira jakitearekin delako hizkuntza bat, demagun euskara, delako toki batean hitz egin den, edo zenbat denbora hitz egin den. Beste batzuek nahiko lukete hizkuntzaren bitartez garai jakin bateko gizarte egitura nolakoa zen edo euskara bere osotasunean berreraiki, eta hori konplikatuxeagoa da. Dena den, galdera horien artean beste asko izan daitezke.

G. Lazarragaren izkribuarekin topo egin zenuenean esan zenuen urteetarako lana izango zenutela. Zertan da lan hori?

E. Testua aztertzen ari izan gara azken bolada honetan eta zerbait aurreratu dugu. Euskal filologian testuek izan duten ohiko zailtasuna baino dezentez gehiago du honek irakurtzearen eta ezartzearen aldetik bertatik ere. Baina, lehenbiziko kontua da testuak modu zibilizatuan ematea.

G. Zer da testua modu zibilizatuan ematea?

E. Gure tradizioa ez da ezagutzen ezagutu beharko litzatekeen bezala. Adibidez, ez du zentzurik Axularren edizio kritikorik ez izateak, Villasantek duela 34 urte egin zuenaz gain. Eta horrela badaude hainbat idazle, gehiegi, nazio zibilizatuetan izango luketen tratamendura iritsi ez direnak. Euskal testuen egoera nahiko baldarra da

G. Nola berreraikitzen da hizkuntza bat?

E. Badaude teknika batzuk, eta gero abilezia librea. Demagun guk erabiltzen dugula ardau, arno edo ardo baina ardan-degi. Desberdintasunak aztertuz lehengo berdintasun batera iritsi gaitezke eta hori ardanotik datorrela ondoriozta dezakegu. Nahiz eta jakin aurretiaz ez dugula inoiz osorik ezagutuko duela 2.500 urteko hizkuntza. Hala ere gauza dexente berreskura genezake pentsatzen baitugu orduan eta orain funtsean bere naturari buruz berdina dela.

G. Badakigu gogo, eder edo adats bezalako hitzak aitzineuskara horren garaitik datozela. Hizkuntza hark eduki zuen doinua berreraiki daiteke hitz horien analisi fonetikoaren bidez?

E. Bai, segmentuei dagokienez, Mitxelenak egin bezala. Dena den, fonologian bertan korapilatsuagoa izan daiteke segmentuetatik gora dagoena: azentuak, tonuak eta abar. Hori azterkizun dagoen kontua da.

G. Hizkuntzalaritzak oso kontu latza dirudi aditu ez direnentzat, baina Veleiakoak bezalako aurkikuntzetan erabakigarria izan daiteke bere iritzia.

E. Nire ustez, hizkuntzalaritzari eta filologiari ez zaio ematen dagokion lekua, beste edozein tokitan dutena. Adibidez, azaroan Veleiari buruzko txosten bat agertu zen ez dakit nongo fisiko nuklear batek egina. Hori patetikoa da. Ez dut ezagutzen munduan kasu bakar bat non inskripzioak datatzeko fisiko nuklearrik erabili duten. Gauza gehiegi daude gai honetan arazo zailak gaindiezinak ez esatearren dituztenak, eta ez soilik euskarari dagozkionak. Zain nago arkeologo ofiziodunek, benetako epigrafistek, latinaren historian edo artearenean adituek eta bestek zer esango. Eta gauza horiek egiazkoak balira, ni baino pozago egongo den gutxi. Nolanahi ere, hori ez dugu filologook aurkitu ez plazaratu, bestelako jendeak baizik. Eta agian buruan eduki lezaketena ez da filologoek eduki lezaketena horrelako balizko aurkikuntza baten aurrean. Denbora pasatu da, luzapenak behin eta berriro ematen ari dira. Beharbada beti sinetsi duen jende zenbaiten sineskera sendotuz joango da; baina sinesgabeen zerrendak ere gehituz doaz.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_