_
_
_
_
_
Gaiak

Inuzenteen Egunaren arrastoa

Olentzero eta Errege Magoekin batera, Inuzenteen Eguna ere Gabon jaietako klasiko bat bilakatu da, nahiz eta jai honen jatorri historikoa jende askorentzat erabat ezezaguna izan. "Jaiegun honek ere arras galdua du behialako zentzu eta esanahia", esan du Juan Garmendia Larrañagak.

Antropologo tolosarrak dioenez, orain dela urte batzuk, "txantxa eta broma ugari egiten ziren Inuzenteen Egunean, eta pertsona guztioi tokatzen zitzaigun nola edo hala txantxaren bat egitea edo pairatzea".

Abenduaren 28ko usadio jostagarri horrek ez du gaur egun Garmendiaren gaztaroan izan zuen indarra. "Seguru aski, egungo jendeak ez du hainbat txantxa egiteko astirik, ez eta animorik ere", azaldu du.

Inuzenteen Egunaren jatorriari dagokionez, festa honek ere izaera erlijiosoa izan zuen hasieran. Herodes erregeak mundu guztia gobernatuko zuen haur bat jaio berria zela jakin bezain laster, bi urtetik beherako ume guztiak hiltzea agindu zien Palestina aldean zeuden soldadu erromatarrei.

Biblian kontatzen denez, aingeru batek Herodesen asmoaren berri eman zion Joseri, eta naturaz gaindiko abisu hari esker, Egipto aldera ihes egin eta Jesus erahilketa kolektibo hartatik bizirik ateratzea lortu zen.

Alabaina, Belen inguruan errurik gabe asasinatuta hil ziren haur txiki haien guztien omenez, Inuzenteen Eguna ospatzen hasi zen Kristandade osoan.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

"Ikusten denez, oso festa zaharra da, gizaldiz gizaldi guganaino iritsi dena; ahaleginak egin beharko genituzke guztion artean ospakizun hau lehengo espiritu alaiarekin berreskuratu ahal izateko", esan du Garmendia Larrañagak.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_