_
_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Iradier eta Stanley

Afrika beltzeko ingururik latzenetan zazpi hilabeteko odisea luzea osatu ondoren, New York Herald egunkariko gerra-korrespontsala Gasteizko kaleetara itzuli zen Don Karlos erregegaiaren defendatzaileen eta liberalen arteko gerraz informatzeko asmoz. Bi urte lehenago, Henry izeneko kazetari hark egundoko ospea lortu zuen mundu osoan, kontinente iluneko oihanetan David Livingstone esploratzaile eta misiolari eskoziarra aurkitzea lortu zuenean. Baina 1873ko ekain hartan, Euskal Herria odolusten ari ziren ezinikusien lekuko bihurtu zen New Yorkeko irakurleentzat.

Gasteizko egonaldi hartarako, Posta kaleko Pallares ostatuan finkatu zen. Handik kale gutxi batzuetara, liberalen aldeko boluntario batek aurrera segitzen zuen aspaldiko ametsa egia bilakatu nahian: Afrika osoa zeharkatzea, hegoaldeko Esperantza Oneko Lurmuturretik Mediterranio ondoko Tripoli hiriraino.

Ekain hasierako egun hartan, Manuelek -halaxe deitzen zen 18 urteko Geografia irakasle xume hura- La Exploradora elkarteko kide batekin topo egin zuen kalean. "Manuel, Henry Morton Stanley Pallares ostatuan omen dago, zure osabaren etxetik oso hurbil", esan zion lagunak. "Zergatik ez duzu berarekin hitz egiten Afrikara egin nahi dugun bidaiaz?".

Hurrengo egunean, 1873ko ekainaren 3an, liberal gaztea Stanley-ren gelara hurbildu zen, zirrarari eutsi ezinik: "Egunon, Manuel Iradier naiz, eta zurekin hitz egin nahi nuke".

Lehendabiziko une hartatik, halakoxe konplizitatezko lokarri ikustezin bat sortu zen bi esploratzaileen artean. Biak, Iradier eta Stanley, haurtzarorik gabeko gizaseme erromantikoak ziren, hospizioko urte ilunak planetako zokondorik ezkutuenetara ihesi gainditu nahian zebiltzanak. Halakoxea zen gizon berezi haien patua, Afrika beltzeko azken misterioak eguargitara azaltzera bultzatu zituena, Unibertsoaren Arkitekto Haundiaren ohoretan.

Stanley-k oso begi onez ikusi zuen Iradierren proiektua, eta hartan aurrera egiteko animatu zuen. Baina bazegoen oztopo txiki handi bat: dirua. Afrika behetik gora zeharkatu behar zuen espedizio hartarako aurrekontua hogei mila ogerleko ingurukoa zen, eta Iradierrek lau mila ogerleko besterik ez zituen bildurik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Sosak direla medio, Gizateriaren azken esplorazioen heroi handi hauek Gasteizko ostatu ahaztu hartan bildu zituen patu berberaren erruz, Stanley-k aurrera jarraitu ahal izan zuen Afrikaren azken sekretuak ikertzen, Belgikako Leopoldo II.aren zerbitzura, eta Iradier gizagaixoak gaur egungo Ekuatore Ginea osatzen duten Rio Muni-ko kolonien esplorazioarekin konformatu behar izan zuen.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_