_
_
_
_
_
Gaiak

Olentzaroaren irudi tradizionala zalantzan jarri du liburu batek

Historiaurrean kokatu du mitoaren jatorria Alber Vázquez idazleak

Olentzeroaren ohiko irudia hankaz gora jarri du Alber Vázquez (Errenteria, 1969) idazleak, argitaratu berri duen Cuento vasco de Navidad (Verbigracia) eleberrian. Mitoa historiaurrean sortu zela eta neandertalen eta cromagnonen arteko elkarbizitza baketsua irudikatzea izan zuela helburu argudiatzen du egileak. Ideia hori abiapuntu hartuta, idazlan irakurterraz eta dibertigarria osatu du , liburu historikoa idazteko tentazioan erori gabe.

Olentzero mendian bizi den ikazkina eta, urtean behin, tontorretik jaitsi eta opariak ekartzera etortzen den pertsonaia dela baieztatzen dugu guztiok zalantza izpirik gabe. Baina, irudi horrek ez omen du inongo antzekotasunik jatorrizko pertsonaiarekin, eta guztiz kutsatua dagoela uste dute askok. Alber Vázquez idazle errenteriarrak Cuento vasco de Navidad (Eguberrietako euskal ipuina) argitaratu berri duen liburuan agertzen duenez, Olentzero aro bat definitzeko kontzeptu bezala sortu zen, hots, hitzaren etimologiari jarraiki, Onen Aroa ezagutzeko.

"Hipotesi bat abiapuntu izanik eleberri entretenigarria idatzi nahi izan dut", adierazi du egileak

Ideia hau abiapuntu hartuta, eta iraganean arakatuz, duela 35.000 urte giza espezieen artean izan zen bizikidetzaren istorioa kontatzen du egileak. "Garai hartan cromagnonen eta neardertalen arteko elkarbizitza da liburuaren oinarria eta hainbat historialarik eta ikertzailek dioten bezala, elkarbizitza baketsu hau definitzeko sortu zen hain zuzen Olentzero kontzeptua. Garai eta egoera honetan du bere jatorria". Hala ere, hipotesi bat besterik ez da eta, haren ustez, "egun ezin da garai haietako errealitatearen ziurtasunik izan".

Eleberri honekin Olentzeroren mitoan miatu du eta gaur egungo gizartera iritsi den tradizioa zalantzan jarri. Vázquezen ustez, kondaira gehienen jatorria Historiaurrean kokatzen da eta Europako hainbat mitologiatan azaltzen diren pertsonaia eta izaki bizidun, ezezagun eta beldurgarrik aro honetan dute sorrera. "Garai honetan izan zen cromagnonen eta neardentalen arteko elkarbizitza. Bi espezie hauek ez zuten elkar ezagutzen eta beldur zioten batak besteari; horregatik sortzen ziren mito hauek, elkar ezagutzen ez zutelako". Basajaunaren pertsonaia, adibidez, neardentalaren irudia dela defendatzen du idazleak, izan ere, gizartetik at bizi den izakia bezala iritsi da XXI. mendera, ez ona ez txarra, baina hala ere, beldurgarria dena. Euskal mitologian hain ezaguna den izakiaren ezaugarri nagusia misterioa da, hau da, ez da oso pertsonaia ezaguna eta inork ez daki oso ongi argi edo tentel samarra den, bihotz onekoa edo maltzurra den.

Cuento vasco de Navidad izenburupean ordea, irakurterraza eta entretenigarria den eleberria idatzi du Vázquezek, errealitatean oinarritutako liburu historikoari ihes eginez. "Historiaurrea ez dago XXI. mendetik hain urrun, baina ziurtasun osoz zerbait jakitea ezinezkoa da. Horregatik, hipotesi bat abiapuntu izanik eleberri entretenigarria idatzi nahi izan dut, eta bide batez, irakurlea Gabon eta festa hauen jatorriaz pentsarazi", azaldu du. Era berean, bere ustez, egunerokotasunean bizi dugun egoera ere erakusten du lanak, gaur egungo gizartean ere, ezezaguna denari oraindik beldur baitiote gizakiek. Ezberdina denaren edo normaltasunetik at denaren aurrean, mespretxuz eta mesfidantzaz jokatzen dugu eta Historiaurreko jokaera hark egunera arte bizirauten duela argi gelditzen da. Idazleak azaldu duenez, "eleberrian elkar ezagutze eta laguntze prozesu bat dago eta ondorioz, Onen Aroa sortzen da. Azken finean, Gabonetako ipuin bat da eta balore positiboak defendatzen ditu".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Historiaurrea oso aro aberatsa izan zen eta egungo gizartera iritsi diren ipuin, kontakizun, kondaira eta jakintza ugarik garai horretan dute bere jatorria. Euskal mitologiari dagokionez, pertsonaia guztien etorburua argia ez bada ere, askok sorrera garai honetan dutela ziurtatzen dute aditu ugarik. Bestalde, historia zabalaren epe luzean, euskaldunak komunitate txikitan bizi izan dira, eta harreman gutxi izan omen dute beste bizimodu eta giza taldeekin. Ondorioz ahozko literaturak ez du beste kulturen eta iritzien kutsadurarik jaso, eta belaunaldiz belaunaldi oinordean jaso dituzte ondorengoek istorio eta kondaira ugari, aditu horien arabera.

Hartara, duela 50 edo 100 urte kontatzen ziren kontakizunak behatuz gero, mitologia klasikoaren hainbat oinarri aurki daitezke. "Azken hamar urteetan izan da batez ere pertsonaia mitologikoen kutsadura nagusia eta mitoak nahastu eta maneiatu egin dira. Olentzero, adibidez, ikazkin bilakatu zuten mendian bizi zelako eta norbaitek identitate bat eman behar zitzaiola pentsatu zuelako. Horrez gain, inguruko kultura eta komunitateetan Santa Claus eta Erregeak daudenez, Euskal Herrian ere pertsonaia baten beharra sumatu zen", dio idazleak. Bere esanetan, duela hamar urtera arte pertsonaia hau "alproja hutsa" zen eta "orain bihotz oneko gizon maitagarri" bilakatu da.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_