_
_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Saguak kantari 'klik'

Euskal musikaren eskaintza hazten doa Interneten, eta salmentek gora egin dute - Sareko salmentarako guneak eta baliabide berriak sortzen ari dira

Hegaldi bat, galtza pare bat, edo talde gustukoenaren disko bat. Saguaren klik bakar batekin nahi adina produktu eskuratu daitezke, ordenagailuko pantaila erakusleiho bilakatu baita. Musikaren merkatuak ere bere eskaintza egiten du, eta gero eta erabiltzaile gehiagok abestiak edo diskoak saskiratzen dituzte Internet bidez. Bestelako musika jaitsierekin lehian aritu arren, gora egiten dute urtero sareko salmentek, eta Cd-enak, berriz, behera. Euskal musikak ez du atzean geratu nahi, eta eskaintza digitalean murgiltzen ari da pixkanaka. Gor disketxeak lau urte daramatza sarean diskoak zintzilikatzen, eta Ibaimusic musika salmetarako webgunea sortu du Ibaizabal argitaletxeak, esaterako.

Kodigo bat duen posta-txartela saltzeari ekin dio Gor disketxeak

"Aitzindariak gara gure merkatuan", dio Luis Ruiz Ibaimusic atariko arduradunak. "Argitaletxe batzuek zenbait ahalegin egin izan dituzte, baina guk bestelako eskaintza egiten dugu. Mp3 eta Flac formatuan eskaintzen ditugu abestiak. Cd baten pareko kalitatea du azken formatu honek, musikaz gozatu ahal izateko ezinbesteko baldintza, gure ustez". Kalitatea aldarri, beraz, abendutik martxan da ataria, Ibaizabal argitaletxearen baitan. IZ zigiluaren katalogoa eskaintzen du, baina beste argitaletxeetako katalogoa ere zintzilikatzen joatea da asmoa. Oraingoz, 70 disko inguru aurkitu daitezke atarian, deskatalogatutako lanak tartean. "Gaur egun CDan lortu ez daitezkeen abesti asko aurkitu daitezke ibaimusic-en. Gontzal Mendibil eta Xeberriren Zurietatik dario diskoa, adibidez. Hori oso garrantzitsua da erabiltzaileentzako, eta baita artistarentzako ere, master bat edukitzearekin nahikoa baita sarean salgai jarri ahal izateko".

Gor disketxea bide berriak arakatzen ari da. 2006. urtetik diskoak mp3 formatuan eskaintzen ditu, eta orain, posta-txartelak saltzeari ekingo dio. "Kodigo bat duen txartela da", dio Patxi Goñi disketxeko kideak. "Txartel hori erosi, eta kodigoa ordenagailuan sartzen baduzu disko osoa jaitsi dezakezu". Gainera, taldeen bideoak ere deskargatzeko sail berri bat zabaldu du disketxeak. "Gure bideoen katalogoa jaisteko moduan jarri dugu, formatu txikian, edota formatu handiago batean". Atarian doanik ikusi daitezke bideoak, eta deskargatzeko erosi egin behar dira.

Salmenta digitalek gorabehera ugari izan dituzte azken urteetan, baina pixkanaka berreskuratzen ari direla dio Patxi Goñik. "Iaz beherakada orokorra izan zen deskargen munduan, eta guk ere asko nabaritu genuen. Abesti eta diskoen prezioengatik gertatu zela uste dut. Hasieran Apple enpresak ezarri zituen prezioak, eta guk ere horri jarraitu genion, abestia 0,60 zentimoan jarriz. Oso garestia dela konturatu gara, eta erdira jaistea erabaki dugu. Prezio berriekin iaz galdutakoa berreskuratzen joan gara". Ibaimusic gunekoek prezioei eustea erabaki dute. Mp3 formatuko abestiak 0,99 zentimoan lortu daitezke, eta Flac formatukoak 1,19 eurotan. "Kontutan izan behar da ez ditugula prezioak garestitu. Beste hornitzaileen prezioen antzerakoak dira, eta kalitatearen araberakoak. Gainera, disko osoa deskargatuz gero, libretoa ere eskuratzeko aukera eskaintzen dugu".

Debaldeko deskargaren aldeko apustua egiten dute zenbait taldek. Kerobia taldeak Rose Escargot disko guztia Interneten musu-truk eskuratzeko aukera eskaini zuen, adibidez, eta Gor disketxeko diskorik deskargatuena bilakatu da. Singleak ere debalde jartzen ditu disketxeak. "Dohanik dela ikusita, jende askok jaitsi egiten ditu ordenagailura, eta horrela taldearen azken lanaren berri daukate". Horregatik, promoziorako bidea dela uste du Goñik, baina ez bakarra. Jaisteko aukera dagoela jakinarazi behar da, eta horretarako Interneteko sare sozialak ere oso baliagarriak izan daitezke, Goñiren hitzetan. Bideak bide, Interneteko salmenta egungo errealitatea dela ziur da, eta Ibaimusic guneko arduradunarekin batera, euskal musikak ere horretan apustu egin behar duelakoan da, munduko merkatuarekin parekatu ahal izateko.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_