Sarea euskaraz arakatzen
Bilaketa teknikoak eta zehatzagoak ahalbidetuko ditu Elebila bilatzaileak
Google, Yahoo! edota Interneteko bilatzaile arruntenek ez dituzte ondo ematen euskarazko emaitzak, bi arazo nagusi direla medio. Batetik, euskarak garrantzi erlatibo txikia du Interneten, eta bestetik euskal deklinabideak ez dituzte ondo ezberdintzen. Horrek esan nahi du bilatzaile horiek terminoarekin zerikusia duten ingelesezko orriaaldeak lehenik ematen dituztela, eta ondoren beste edozein hizkuntza handietakoak, besteak beste gaztelania.
Arazo hori konpontzeko, Elebila (www.elebila.eu) Interneterako euskarazko lehenengo bilatzailea aurkeztu berri dute IXA Taldeak (EHUko Informatika Fakultateak sortua) eta Eleka (Elhuyar Fundazioa) enpresak. Bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin. Hala, Elebilak Sare osoan egiten du bilaketa euskarazko edukietan.
Iragarkiez bizitzeko adina trafiko sortzea espero dute tresnaren egileek
Adibidez, bilatzaile arrunt batean, "energia" bezalako hitz teknikoa bilatuz gero, euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen, hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere existitzen direlako. Izen bereziekin, Newton edo Egipto esate baterako, berdin gertatzen da, edota katu edo esne bezalako hitz laburrekin. Bilatzaile honetan, ordea, euskarazko dokumentuak lehen postuetan agertzen dira. Bestalde, Elebilak euskal deklinabidearen ezagutza du eta energia bilatuz gero, erro hori duten gainerako hitzak ere itzuliko ditu, adibidez energiaren eta energiak.
Bilaketak egiteko orduan, euskarazko dokumentuak ez ezik, edozein hizkuntzatan idatzitakoak ere araka daitezke; aukera hori markatu beharko da horretarako.
Erabiltzaileari bilaketa-aukerak zabaltzeko, Elebilak aldaera dialektalak eta forma ez-estandarrak ere kontuan hartzen ditu, baina ez kasu guztietan, arrazoi teknologikoak medio.
Proiektuaren oinarrizko teknologia Elhuyar Fundazioaren I+G sailean garatu dute; CorpEus izeneko erreminta ere erabiltzen du. Bere arduradunek diotenez, tresna hau oso harrera ona izan du zenbait nazioarteko kongresutan, eta erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliagarri izan daiteke. Bestalde, Elekako teknikariek zerbitzu bihurtu dute ikerketa-proiektu baten emaitza.
Horrez gain, Elebilaren atzean Live Search -Microsoften bilatzailea- dago. "Beste edozein izan zitekeen, baina baldintza tekniko-ekonomiko egokienak Seattleko multinazionalak eman dizkigu", adierazi du Elhuyar Fundazioko zuzendari Iñaki Irazabalbeitiak. Elekako arduradun Ainhoa Salegiren esanetan, Google-ek edo Yahoo!-k euskarazko aukera ere eskaintzea egokiena izango litzateke, katalanez egiten duen bezala: "Baina hori ez dute egiten, euskarazko merkatua oso txikia delako eta, gainera, haiek pentsa dezaketelako euskaldun guztiok gaztelaniaz edo frantsesez ere badakigula. Ez dute negoziorik ikusten".
Elebila Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzaren dirulaguntzaz sortu da; hala ere, etorkizunean publizitateaz bizitzeko adina trafiko sortuko dela espero dute proiektuaren arduradunek.
Euskarazko bilaketak egiteaz gain, bilatzaile honen erabiltzaileak sakelako telefonoetarako jokoak deskargatzeko aukera izango dute.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Jaume Collboni volvería a ganar en Barcelona, donde la extrema derecha se dispararía, según el barómetro municipal
La Junta de Andalucía cesa a un alto cargo por su vinculación con una de las empresas del exdirector de la SEPI
El Servei Català de Trànsit aclara que la nueva baliza V16, obligatoria desde el jueves, no está conectada con el 112
El desempleo cae al 7% y se enfila a cerrar un 2025 histórico para el mercado laboral colombiano
Lo más visto
- La Audiencia Nacional avala la decisión de Robles de retirar el nombre de Franco a una bandera de la Legión
- Rusia amenaza con romper las negociaciones tras acusar a Ucrania de atacar una residencia de Putin
- Estados Unidos usó drones de la CIA para golpear un puerto de Venezuela ligado al narcotráfico
- Robles exige a Feijóo que pida disculpas por decir que el Ejército no acudió en ayuda de las víctimas de la dana
- Alain Aspect, Nobel de Física: “Einstein era tan inteligente que habría tenido que reconocer el entrelazamiento cuántico”




























































