_
_
_
_
_
GAIAK

Sorne Unzueta, hiru mendetan bizi izan zen idazlea

Sorne Unzueta, Utarsus goitizenaz ezagutzen zen idazle, irakasle eta euskaltzale bizkaitarra Urdulizen hil zen ostegunean, 104 urte zituela. 1900eko azaroaren 27an jaio zen Bilboko Marzana kalean, Abandon. "Hiru gizalditan bizi izan naiz: 35 egun XIX. mendean, XX. gizaldi osoa eta ia bi urte gizaldi honetan", esan zuen 2002ko abenduan, orrialde hauetan bertan argitaratutako elkarrizketa batean.

Hamasei urte zituela, gurasoak hil eta Bilbo aldera ekarri zuten bizitzera, izeba baten etxera. Orduantxe ekin zion euskara ikasteari, buru-belarri ekin ere. "Garai hartan, Bilbon ez zen ia euskararik entzuten eta abertzaleok ikurriña paparrean jarrita ibiltzen ginen kalean, egun batean, hauxe irakurri nuen propaganda-agiri batean: Mucho patriotismo y mucho coraje es papel mojado si no aprendes el euzkera. Horrek bultzatu ninduen euskara ikastera".

Unzueta etorri handiko emakumea izan zen gerra garaian. Euskarazko irakaskuntzan aitzindari, Emakume Abertzale Batzaren sorreran ere parte hartu zuen. Mitinetan, hizlari aparta izan omen zen, eta jarduera politiko hari esker, Jose Antonio Agirre eta Jesus Mari Leizaola lehendakariak, Lizardi eta Lauaxeta idazleak eta orduko euskal kultur berpizkundeko beste pertsonaia interesgarri asko ezagutzeko aukera izan zuen.

Sabino Aranaren itzala

Urte haietan egindako lan intelektual luze-zabalaren lekuko gisa, Labayru Institutuak Euzkerea eta Bizkaitarra aldizkarietan plazaratutako olerki eta prentsa-artikuluak bildu eta Sorne Unzueta. Idazlan guztiak izenburuko antologia interesgarria argitaratu zuen 1997ko urrian. Unzuetaren hasierako testuetan, euskal arraza eta hizkuntzaren aldeko mezuak ziren nagusi, den-denak Sabino Aranaren jarraitzailerik amorratuenen ildo ideologiko nagusiaren neurrira idatzitakoak.

Baina 2002ko udazkenean, oso bestelakoa zen abertzaletasunaz zerabilen ikuspuntua: "Gure gazte denboran, abertzaleok Sabino Aranaren idolatrian bizi izan ginen, baina orain ez dut berdin pentsatzen, gizakiok anaitasunean bizi behar dugula uste baitut".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Sorne Unzuetak oroimen argiz gogoratzen zituen artean erbesteko gora-behera guztiak. Senarra Frantziako euskal erresistentziako buru izan zen, eta noizean behin, Leizaolak berak aginduta, Frantzia libretik Frantzia okupatura paperak eramateko ardura ematen zieten.

"Bular kolkoan gordeta eramaten nituen agiriak, naziek ez zituztelako normalean emakumeak katxeatzen. Egun batean, aliatuen desenbarkua non egingo zen informatzeko, barruan bost hondartzetako hareak zeramatzaten eskularru batzuk eman zizkidaten beste aldera pasatzeko. Zorionez, soldadu alemanak ez ziren ohartu ere egin", azaldu zuen.

Euskal Herrira itzultzen utzi ziotenean, 53 urte beteak zituen.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_