_
_
_
_
_
Gaiak

Euskara eta espioitza

Euskara "uste dugun baino sarriago erabili izan da historikoki espiotzarako", Mikel Rodríguez historialari oiartzuarraren esanetan. Ideia hori da Espías vascos izeneko bere liburuan frogatu nahi izan duen tesi nagusietako bat.

"Nafarroako konkistan, Gaztela eta Nafarroako gorteetara bidaltzen ziren txosten asko euskaraz idatzita zeuden, eta XVI. mendearen hasieran, Urtubiako andreak Zuberoako euskaraz idatzitako eskutitzak bidaltzen zizkion Felipe II.ari, mugaz bestaldeko armada ingelesaren mugimenduen berri emateko", azaldu du.

Ildo horretan, Aipamen berezia merezi du Peñafloridako Kondeak eta Azkoitiko zalduntxoek Espainiako Carlos III.aren alde egindako espiotza lana, ingelesek kainoiak fabrikatzeko erabiltzen zuten burdinaren sekretuaren bila.

"Juan Jose Elhuyar kimikariak alemanez idatzitako gutunak bidaltzen zituen, euskarazko hitzak tartekatuz, eta mezua ateratzeko aski zen euskarazko hitz horiek guztiak lerrokatzea", kontatu du Rodriguezek.

Erbesteko Eusko Jaurlaritzak euskara kodifikatua erabiltzen zuen sekretupeko komunikazioetarako, eta Jose Maria Aznar presidente-ohiaren aitona Manuel arbasoen hizkuntzaz baliatu zen diplomatiko euskaldunekin adierazpen konfidentzialak egiteko.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_