_
_
_
_
_
Análisis:ANALISIA | Durangoko Azoka
Análisis
Exposición didáctica de ideas, conjeturas o hipótesis, a partir de unos hechos de actualidad comprobados —no necesariamente del día— que se reflejan en el propio texto. Excluye los juicios de valor y se aproxima más al género de opinión, pero se diferencia de él en que no juzga ni pronostica, sino que sólo formula hipótesis, ofrece explicaciones argumentadas y pone en relación datos dispersos

39 ale, 39 liburu

Urteak lau dituen artean, bitan banatzen omen dira euskal liburugintzaren aroak: udaberrian Liburu Egunarena, eta Abenduan Durangoko Azokarena.

Apirilekoa da orrialde honetara ekarri nahi nukeen lehen albistea. Donostiako Liburu Egunaren Zilarrezko Euskadi saria idazle ospetsu baten lanari eman zitzaion 39 ale saldu omen zituelako. Horrela zioen behintzat euskaraz idatzitako gehigarri batek. Durangokoa heltzen denean, 39 aleok 39 liburu bihurtu dira, udaberrian landatutakoa abenduan loratuko balitz bezala, nahiz eta abenduan loratzea loreentzako behintzat zaila izan. Kontrasteak harritu nau. Udaberrian saldutako 39 aleek eta abenduan agerturiko 39 liburuek eman didate zer pentsa.

Idazle kanokioen artean, Saizarbitoria eta Atxagaren lan berriak bidean omen dira
Más información
Krisialdiaren termometroa izan liteke Durangoko festa

Durangoko azoka helduaz batera dator galdera. Zer moduz dago euskal literatura? Eta (gor geratu ezinean) mutu eta zuhur geratzeko tentazioa izaten dut, zaila zaidalako erantzun sinple batean barneratzea gure sistema literarioaren konplexutasunak ekar lezakeen moldapen bihurria. Nola dagoen euskal literatura? Apirilean 39 ale saltzen eta abenduan 39 liburu argitaratzen. Bizitza tentsioen bidez baino ezin dugula azaldu pentsatzeko bidea geratzen zait. Eta 39 biok osatzen dutela gure zirkulu hermetikoa pentsatzen dut.

Baina era beran uste dut aurtengoa urte sinbolikoa dugula, 2009a hasteko den bidean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Heltzen joan dira, apurka-apurka, gaurko elur malutak bezala, liburuak gure etxera. Joko gisa, besterik gabe, azken hilabetean heldutakoak pilatu ditut etxeko sarreran, ikusteko noraino iristen den pilo hori, 39 liburuek osaturiko eskailera sinfonikoa.

Eta esan behar nuke ez ditudala nik kontuan hartzen zifra anpulosoak, ez diodala nobedade deitzen urtearen hasieran agerturiko eta bizkarrean hamar hilabete dituen lan bati.

Adierazpen biribila egin nahi nuke: euskal literaturaren historian, aurtengoa urte sinbolikoa izango dugula uste dut. Aspaldiko 1983. urtean ipuingintzarekin gertatu zen bezala, 2008ko hau muga urtetzat joko dugu ikuspegia pixka bat luzatzen dugunean.

Izenburuak eta idazleak begiratzea besterik ez dago.

Idazle kanonikoen artean Bernardo Atxagak laster argitaratuko omen du liburu berria. Ramon Saizarbitoriarena ere -iaz plazaratzeko zen Ginekologoa- bidean omen da. Anjel Lertxundik eman du berea: Zoaz infernura laztana, egunerokotasunean bortizkeriak duen indarraz. Joseba Sarrionandiaren Gau ilunekoak liburu dotorea ere eskuragarri du irakurleak, idazleak metaforen bidezko bere betiko literatura alegorikoa eskaintzen duelarik. Joan Mari Irigoienek trilogia nagusi baten bidea hasi du Bestea da mundua (Orbetarrak 1) kontakizunaren bidez, eta ahaleginik gabe Ramiro Pinillaren saiakera gogora dakarrena. Ez da alde batera utzi behar Xabier Leteren poema liburu berria Egunsentiaren esku izoztuak.

Piloan apur bat beherago daude adinez bizitzaren erdi mailan daudenen lanak: Joxean Agirre egile finaren La lutte finale; tragediarekin (han urrutian ikusten da gizona bakarrik) obsesionaturik dagoen Juanjo Olasagarraren T (Tragediaren poza) nobela konplexua; Iban Zalduaren ironia fina eta kritika soziala Euskaldun guztion aberria nobela laburrean edo ipuin luzean; Agustin Arrieta-Urtizberearen Istripuak lana. Eta Xabier Montoiaren Golgota eta Edorta Jimenezen Ispiluaren kalteak.

Hauek baino beherago izan arren eskaileran lehen aldeetara ekarri ditut Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao, eta Harkaitz Canoren Zinea eta literatura. Eta arin hasi naiz irakurtzen Uriberen nobelan postmodernitatearen ondorengoan nagusitzen ari zaigun globalizazio literaturaren zantzuak entzuten ditudalako, amaraun sare argia eraikitzen baita testuaren barnean; eta Canorena hainbestetan entzun ondoren gai horri buruz hitz egiten, gogoa nuelako bere ikuspegi fin hori oso-osoan ezagutzeko.

Eta kontu handiz ateratzen ditut pilotik aspalditik jarraitzen ditudan Tere Irastortzaren Izendaezinaz eta Luigi Anselmiren Nola elurretan beleak. Eta postak urrunetik ekarritako Hasier Larretxearen Azken bala.

Zail izan da eta, agian, izango da, hain idazle finak batera ikustea letren partidan azken urteetan, eta, berriz agian, etorriko direnetan. Horregatik dugu aurtengoa sinbolikoa eta enblematikoa.

Datuak maite dituenentzako azken bitxikeria! Badakizue zenbat neurtzen duen liburuz egindako piloak? 39 liburu + 39 ale=78 zentimetro.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_