_
_
_
_
_
Entrevista:IÑAKI ALDEKOA | EDITOREA | GAIAK

'Benetan baditugu lotsarik gabe kanporatzeko lanak'

Azaroaren 20an 25 urte beteko ditu Erein argitaletxeak. 1976. urtetik hona bi izan dira nagusiki argitaletxe honek jorratu dituen arloak. Literarioa edota artistikoa bata, didaktikoa bestea. Galdera. Nolakoa izan da 25 urte hauetako ibilbidea?

Erantzuna. Nik ez daramazkit 25 urte Ereinen, baina 1976ean sortu zenean kulturarekin, euskararekin eta frankismopean erresistentzia kultural hartatik sortutako eta bildutako kezketatik sortu zen Erein. Xabier Lete, Andu Lertxundi, Julen Lizundia, edo Jesus Mari Mujika zeuden sortzaileen artean. Denak ere gaur egun ezagunak kultura munduan.Garai hartan saiakera politikoak atera ziren eta kezka euskarazko ekoizpena bultzatzea zen.

G. Zer izan zen argitaratu zenuten lehena?

'Erein argitaletxeak bi alor jorratu ditu sortu zenetik literarioa eta didaktikoa'

E. Haur literaturako lehenengo liburuak argitaratu ziren kezka horrekin, baita ere helduen saila eta hor hasi ziren lehenengo tituluak Andu Lertxundi, Juan Mari Lekuona eta horrelako jendearekin.Horrekin batera, hasiera hasieratik marrazkigileen lanak eskaintzen hasi ginen. Horien artean Asun Balzola, Antton Olariaga edo Jon Zabaleta.

G. Zeintzuk izan dira urte hauetan Ereinek jorratu dituen atalak edo alorrak?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

E. Bi bertientetan lan egin du batez ere Ereinek. Artistikoa bata, didaktikoa bestea. Alor artistiko horretan literatura jarriko genuke. Hor sail diferenteak daude, narratiba, poesia, saiakera. Horiek guztiak batipat euskaraz, nahiz saiakera erdaraz ere argitaratu izan dugun. Baina gure traiektorian bi bertiente izan dira nagusi, aipatu dudan literatura eta didaktikoa den bigarren atala. Didaktiko honetan testu liburuak daude eta material pedagogikoa. Sortzaileek garbi ikusi zuten irakaskuntza eta hezkuntzari begira lana egin behar zegoela proiektu kultural bat aurrera eramateko. Literatura funtsezkoa ikusi zen baina baita ere aldi berean eskolari begira eta hezkuntza mailan egin behar zen lana.Elebitasunaren legearen ondoren indar berria hartu zuen honek.

G. Hezkuntza aipatu duzu, eta hemengo eskola eta ikastoletan erabiltzen diren hezkuntza liburuen gaia pil-pilean izan den gaia da.

E. Esango dizut, gure liburuek eskrupulosoki betetzen dituzte LOGSEren planteamenduak. LOGSEk ekarri zituen aldaketaren ondoren haurrak abiatzen dira bertatik, Urumea hibaia ezagutzetik edo Oria erreka ezagutzetik. Baina gauza ber bera gertatzen da Madrilen Tajoren afluenteak ezagutzekin, alegia. Hemen gertatzen dena da politikarekin nahasi egiten dela. Joan den urtean Ereingo historia liburua izan zen 'diana' horretan eta esan beharra dago Bofill fundazioak historiako liburuei buruzko txostena kaleratu zuen eta bertan Historiako akademiak zioena gezurtatu zuen eta hain justu rigore pedagogikoa begiratuta eredugarriak direla zioen.

G. Frankismo garaiko erresistentzi kulturala aipatu duzu lehenago, kasualitatea al da Erein azaroaren 20ean sortu izana?

E. Egia esanda ez nuke jakingo! Baina egia da zuk egiten duzun interpretazio hori erabat zilegia dela. Diktadorea egun horretan hil zen eta nolabait ere askatasun bide batzuk orduan abiatu ziren.

G. Pentsatzekoa da aldaketa ikaragarriak izan direla Ereinen azken urte hauetan?

E. Garai hartan eta geroxeago ere militantzia handia izan da, oso garai utopikoak ziren haiek. Egia da horrelako erakunde kulturalak abian jartzeko orduan militantziak pisu handia izan zuela.Azken 25 urte hauetan egoera horretatik sendotze prozesu batera pasa gara, bai enpresa aldetik, baita kultura egitura aldetik ere. Gaur egun dendotutako egiturak dira argitaletxeak.

G. Baita idazleak ere, ezta?

E. Dudarik gabe. Garai batean euskaraz argitaratzea ongi zegoen baina aspaldidanik hori ez da nahikoa, eta gainera ez du nahikoa izan behar.

G. Garai hartan kontua euskaraz argitaratzea zen eta orain euskaraz sortutako hori beste hizkuntzetara itzultzen da.

E. Hala da, hala da. Denok bihurtu gara profesionalagoak zentzu horretan. Gaur egun kalitatea ezinbestekoa da, gure idazleak itzuli egiten dira beste hizkuntzetara eta gainera normaltasun handiagorekin.

G. Aipatzen zenuen normaltasun horren seinale al da gazteleraz ere argitaratzea?

E. Bai dudarik gabe.Hori hasiera hasieratik gure asmoa izan da. Koldo Mitxelenak esaten zuen bezala Euskal Herrian ez da inoiz hizkuntza bakarra izan.Beti oso garbi izan dugu bi hizkuntzak ditugula gureak, gertatzen dena da euskal literaturan espezializatuta gaudela, eta uste dugu euskarak eta euskal literaturak, oraindik ere, babes bat behar duela, gaztelerak behar ez duena.

G. Espezializazio horrek sari ona merezi izan dizue aurten.

E. Bai aurten eta baita joan den urtean ere. Joan den urtean Lourdes Oñaederra eta Felipe Juaristirekin eta aurten Ramon Saizarbitoriarekin. Nik uste dut liburu handi bat dela Saizarbitoriarena eta Sari Nazionalean ere finalista izan da. Sanchez Ostizekin batera finalista. 'Los únicos finalistas'. Horrek esan nahi du benetan baditugula inolako lotsarik gabe kanpora atera daitezken liburu eta egileak.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_