_
_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

"Egon arretaz egunari"

AEBetako Itsas Armadak euskaraz emandako agindu batez ekin zion duela 62 urte Guadalcanaleko desenbarkuari

Guadalcanaleko gudua, Bigarren Mundu Gerran izan ziren odoltsuenetakoa, euskaraz emandako egindu batez antolatu zen duela 62 urte.

Estatu Batuetako Itsas Armadak Kaliforniako San Diego herrian duen koartel nagusitik, honako mezu hau igorri zieten Ozeano Pazifikoan zeuden tropei: "Egon arretaz egunari. Jakin eta egin". Agirre, Fernandez Bakoikoa eta Junana tenienteek Chester Nimitz almiranteari jakinarazi zioten 1942ko abuztuaren 1ean, luze gabe japoniarrak Solomon irletatik botatzeko operazioa hasiko zela.

Hurrengo mezuak ezin argiroago zehaztu zuen guduaren hasiera: "Sagarra Eragintza zazpi". Jarraian, AEBetako gerra-ontziak aurretiaz erabakitako posizioetara mugitzen hasi ziren Apple Operazioa-ri -Sagarra Eragintza-ri- ekiteko. Desenbarkua abuztuaren 7an egin zen eta erasoaldi eta kontraerasoek zazpi hilabete gehiago iraun zuten.

Euskara gerrarako kodetzat erabiltzea Carranza abizeneko kapitain bati bururatu omen zitzaion
Hainbat proba egin zituzten, Falangeko militante euskaldunak itzultzailetzat erabiliko zituztelakoan
Más información
Euskara eta espioitza
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Euskara gerrarako kodetzat erabiltzea, Ameriketara joandako etorkin bizkaitarren ondorengo Frank D. Carranza kapitainari bururatu omen zitzaion. 1942ko maiatzean, San Francisco-ko entrenamendu zelaian zegoela, "espainolez gaizki, ingelesez halamoduz eta euskaraz bikain" hitz egiten zuten euskal jatorriko 60ren bat marine ezagutu zituen.

Japoniarrek irrati bidezko transmisio kodifikatuak deszifratzeko zuten abildadea ikusirik, Carranza kapitainak euskara erabiltzea proposatu zuen. AEBetako agintari militarrek ez zuten oso begi onez ikusi hasieran Carranzaren proposamena.

Aintzat hartu behar da sasoi hartan, Japoniako Hiroshima herrian, 35 euskal jesuitaz osatutako komunitatea zegoela, aita Arruperen gidaritzapean. Horrez gain, Txina eta Filipinetako pilotalekuen inguruan, euskal kolonia zabala osatuz joan zen XX. mende hasierako urte haietan.

Gerta zitekeen, beraz, Japoniako armadarentzat lan egiten zuten hizkuntzalariek irrati bidezko transmisioetan erabilitako hizkuntza euskara zela konturatzea eta Ekialde Urruneko euskal kolonia edota Falangek Asia aldean zituen militante euskaldunak itzultzailetzat erabiltzea. Hori gertatu izan balitz, hainbeste hilabetetan prestatutako operazio militar erraldoiak porrot egingo zukeen eta gerraren amaiera eperik gabe atzeratuko zen, indar aliatuen asmoak ezer ezean utziz.

Badaezpada, ekainaren amaieran, euskarazko mezuak igortzen hasi ziren, japoniarrak desfrizatzeko gauza ziren ala ez egiaztatzeko. Lehendabizi, militarren zereginetara egokitutako hizkera berezia osatu eta code-talker -agindu-emaile- euskaldunak trebatzeari ekin zitzaion San Diegoko Signal Corps Unit zeritzan unitate militar berezian.

Jarraian, lehenengo transmisioak egin zituzten, Hawai eta Australiara hornizioak eta materialak garraiatzeko aginduak euskaraz igorriz. Euskarazko mezuek japoniarren urpekuntziei burla egiteko zuten efikazia frogatu ondoren. Hainbat probaren ondoren, indar aliatuen Itsas Armadak ontzat jo zuen azkenik Carranza kapitainaren proposamena.

Guadalcanaleko desenbarkuaren ondoren ere, iparramerikarrek euskara erabiltzen jarraitu zuten Ozeano Pazifikoko operazio militarretan, "hondartzak aurreratu", "arreta zuhaitzari" eta "hegalarieriari lagundu" bezalako esaldiak medio. Gerrak aurrera egin ahala, ordea, gero eta zailagoa egin omen zen code-talker euskaldunak aurkitzea, eta ondorioz, navajo indiarren mintzaira erabiltzen hasi zen EEBBetako militarren transmisioetarako.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_