_
_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Hezea eta beroa

Euskalsex topaketaren antolatzaileek erotismoaren alorrera hedatu nahi omen dute hizkuntza normaltzeko ahalegina

Euskarak aurrera egin du bizitza publikoko hainbat arlotan, baina Carlos Resa (Gasteiz, 1964) kazetari eta zinegileak esparru publikotik logela barruko intimitatera hedatu nahi du euskararen erabilera normalizatzeko ahalegina. Horixe izan omen da Euskalsex Euskadiko Nazioarteko I. Areto Erotikoa antolatzera bultzatu duten arrazoietako bat.

"Koadrilak euskal gizartean ezarri ohi duen atxikimendu estu eta hertsiaren gainetik, sexua gauza naturala eta jostagarria dela frogatu nahi dugu Euskalsexen bitartez, erotismoaren alor honetan ere euskararen normalizazioa bultzatuz", azaldu du.

Asmo horri begira, Resak FICEB (Bartzelonako Zinema Erotikoaren Nazioarteko Jaialdia) eta Heatgay zinemaldiaren antolatzaileen sostengua lortu du. Horrela, Kataluniako Manresa hirian duela bi urtez geroztik antolatzen duten Sexe en catalá topalekua eredutzat hartuta, gasteiztarrak, jostailu erotiko eta film pornografikoen salmenta, zuzeneko sexu-ikuskizunak, bikote-trukaketa, Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren erakusketa edota musika emanaldiak tartekatuko dituen Euskal Herriko orain arteko topaketarik beroena antolatzeari ekin zion martxoaren hasieran.

Sexu hiztegia osatzeaz gain, euskarara itzulitako lehen film pornoa estreinatuko da

Euskalsex Euskadiko Nazioarteko I. Areto Erotikoa Bilboko La Casilla kiroldegian ospatuko da uztailaren 20tik 22ra bitartean, hainbat zinegile eta antzezle pornoren partaidetzaz, Nacho Allende Torbe eta Anna Ilona Staller Cicciolina tarteko direla.

Kiroldegi barruko eszenatokian, era guztietako ikuskizun pornografikoak antolatuko dira DJ elebidunek aurkeztuta, eta Euskadiko Nazioarteko I. Areto Erotikoari amaiera emanez, euskaraz bikoiztutako lehenengo film pornografikoa pantailaratuko da, Deabruak badaki nire izena izenburukoa.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Estreinaldien arloan, Euskalsexen antolatzaileak hartu-emanetan dabiltza azken asteotan Bilbon eta Bizkaiko besteleku batzuetan bi luzemetraia pornografiko filmatu berri dituzten zuzendari eta ekoizleekin, zinta horien jendaurreko proiekzioa Euskalsexen barruan antolatzeko asmoz.

"Hurrengo pausoa euskarazko film porno bat egitea izango litzateke, noski, baina, zoritxarrez, Euskal Herrian ez dugu ia antzezle pornorik, eta are gutxiago antzezle porno euskaldunik", argudiatu du Resak, Euskalsex aretoak hutsune hori betetzen lagunduko duen esperoan.

Euskara eta erotismoa uztartzeko ahaleginean, salmahaietan erosteko moduan jarriko dituzten sex shopeko produktu asko euskaraz etiketatuta egongo dira estreineko aldiz.

Horrez gain, Euskalsexen antolatzaileek sexuari buruzko euskal hiztegia osatu nahi dute internauten laguntzaz. Horretarako, aski dute Euskadiko Nazioarteko I. Areto Erotikoaren webgunean (www.euskalsex.com) sartu eta Hiztegi sexuala delako atalean euskarazko hitz edo esamoldea eta erdarazko ordaina idaztea.

"Sexe en catalá topaketan ere antzeko hiztegi bat landu zuten katalanez, eta oso partaidetza zabala lortu zuten jendearen aldetik", nabarmendu du Euskalsexen arduradunak.

On-line hiztegi honek badu, halere, inprimatutako aurrekaririk. Bata da Ramon Etxezarretaren Hiztegi erotikoa, 1983an plazaratutakoa, eta bestea, Aitor Aranaren Gay hiztegia, 2005ekoa.

"Terminologia alorrean, beraz, erotismoa euskaraz erabat landuta dagoen esparrua da", ziurtatu du duela zortzi urte Euskal lizunkeriaren antologia osatu zuen Juan Martin Elexpuru (Bergara, 1950) idazle eta itzultzaile gipuzkoarrak (Sadeko Markesaren Filosofia apaingelan euskaratu zuen 2002an Bego Montoriorekin batera).

Elexpuru izan zen Txalaparta argitaletxeko Literotura sailaren bultzatzaile nagusietako bat, baina Internet eta teknologia berrien hedapenak "literatura erotiko-pornografikoaren gainbehera" ekarri duela uste du, "bai euskarazko literaturan, baita munduko literaturarik handienetan ere".

Ondorioz, ziber-sexuaren aro berri honetan, paperezko aldizkari pornografikoak nostalgikoen altxor bihurtu dira. Ahanzturaren aldemeneko gordeleku horrexetan dautza, halaber, euskarazko aldizkari pornografiko bat sortzeko ahaleginetan jardun zuen Vicent Gil de Paules zenak Gasteiz aldean sortu zuen Zuku festa izeneko fanzinea, edota EHGAMen Xut aldizkaria.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_