_
_
_
_
_
Reportaje:Durangoko Azoka

Krisialdiaren termometroa izan liteke Durangoko festa

Euskal editoreak egonkortu den merkatu baten osasuna eta erronkak asmatzen saiatuko dira

Aurtengo gizon ikusezinaren kartela sexista ote den eta euskal kultura umezurtz utzi duen Mikel Laboaren heriotza izan dira Durangoko Azokaren bezperan gai komentatuenak. Gaur hasiko da urtero ospatzen den euskal literatura eta musikaren festa nagusia, gipuzkoar kantari esperimentalenari omenaldi bat aurkeztuz. Editoreen buruetan beste bat da, baina, kezkarik handiena: krisi ekonomikoak zein eragin izango ote duen euskal liburugintzan. Industria horrek oraindik ez du nozitu atzeraldiaren zarpadarik, baina hemendik aurrera nabarituko diren ondorioen termometro bezala joka dezake Durangok.

Jakinminez beteta ageri da Alberdaniako editore Jorge Gimenez: "Kontsumoan dagoen atzerakadak eragina izan dezake. Durangok argituko du nola izango diren hurrengo hilabeteak". Iñaki Aldekoak, Erein-eko editoreak, beste aukera bat iradokitzen du: "Sektorean batzuek diote krisia ez dela hain txarra izango, liburua opari dotorea baita, eta ez oso garestia". Bere aburuz, jendeak erosi beharreko izenburuak aurretik pentsatuta eramango ditu azokara, behar baino diru gehiago ez xahutzeko. Jon Irazabal, Azokaren zuzendariak, ez daki zer espero. Aldekoarekin bat dator irakurzaleen jarrera zuhurrago bat iragartzean. "Ez dira gastatzeko orduan hain ausartak izango. Baina, bestalde, agian jende gehiago hurbilduko da gurera, zubia izanik oporretan kanpora joateri uko egiteagatik".

Irakurle kopurua handitzeko euskera esparru ez formaletan indartu beharra dago
Euskeraz 1.500 izenburu inguru argitaratzen dira urtero
Gazte euskaldunek helduak izatean irakurtzen jarrai dezatela da erronka
Euskal idazleen hirugarren belaunaldi bat plazaratu da
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete
Más información
39 ale, 39 liburu

Ikusteke dago, beraz, zer nolako eboluzioa izango duen azkenengo urteotan egonkortu den euskal liburugintzak. Gimenezen datuen arabera (2005ean Transcript aldizkarian publikatu zituenak), 2003. urtean 1.574 izenburu argitaratu ziren, eta argitaraldi bakoitzean 2.403 ale egin ziren batezbeste. Guztira, 3,8 miloi liburu atera ziren merkatura. Editoreak zifra horiek gaur arte egonkor dihardutela zehazten du.

Durangoko Azoka 60. hamarkadan jaio zen, Francoren diktadura itzaltzen ari zela euskal literatura berpizteko xedearekin. Trantsizioan euskal kulturak bizitako iraultzaren ondoren, liburugintzaren egonkortzea ez da datu txarra.

Baina azken urteotan egindako alfabetizazio esfortzu itzelak ez du euskal irakurleen kopurua eskaintzaren neurri berean haztea sustatu. Hezkuntzan D eredua nagusi denik, belaunaldi berriek euskarazko liburuak irakurtzen dituzte gaztaroan, ikastetxeek bultzatuta. Horrek azaltzen du Euskal Herrian haur eta gazte literaturak duen pisu handia, fakturazioaren %20 ingurukoa. Editoreen ustez gazte horiek helduak izatean euskaraz irakurtzen jarraitzea da lortu beharreko helburu nagusia.

Pisa bezalako hezkuntza txostenek agerian uzten dute gaurko gazteek liburuak irakurtzeko orduan ageri duten erreztasun eta zaletasun falta. "Horrek ez du esan nahi irakurtzen ez dutenik. Interneten nabigatzeak, adibidez, asko irakurtzea exigitzen du", argitzen du Gimenez-ek. Horregatik, esparru ez formaletan euskararen presentzia indartzea da sekretua. Esaterako, aldizkari, bideojolas, web atari edo blog-etan, alegia. "Ezin dugu euskalduntzeaz hitz egin euskara ez baldin bada bizitzako eta gizarteko esparru guztietara heltzen", onartzen du Durangoko Azokako zuzendariak. Gazteen aisialdian jarduera pasiboak nagusi direlarik, irakurtzea poztasuna dela erakutsi behar diete irakasleek zigorra dela uste duten nerabeei.

Eduki zuzenak sailkatuz gero gazteen irakurzaletasuna piztu daitekeela frogatzen dute Harry Potter bezalako fenomenoek, Irazabalen ustez: "Arrakasta eredu horietara begiratuz, gu zertan gabiltzan oker asmatu behar dugu". Nahiz eta helduentzat euskarazko eskaintza gero eta anitzagoa izan, erdarazko literaturan benetan arrakastatsuak diren generoetan sartzeko beldurra mantentzen da, Aldekoak azpimarratzen duenez. "Esaterako, autolaguntza liburuen edo alfabetizatze gradu handirik eskatzen ez duten testu errezen bidez irakurle potentzialak topa daitezke".

Krisi garaietan, enpresa handiek txikiek baino aukera gehiago dituzte bizirauteko. Euskal Herrian "handiena ere txikia da", nabarmentzen du Gimenez-ek, baina agerian dago Elkar bezalako proiektu batek, liburgintzako sektore desberdinetan parte hartu eta marka erakargarri bat sendotu duena, gaur egungo testuinguru ekonomiko arrotzean abantailaz jokatzen duela. "Txikiak garenok irtenbide imajinatiboagoak lortu beharko ditugu, beste arma batzuk erabili", proposatzen du Aldekoak.

Ekoizten den guztia Durangori begira dago egun, aitortzen du Erein-eko editoreak: "Katalizatzeko ahalmen horrek urte faltsu bat sortzen du eta salmentak konzentratu. Baina gero negua oso luzea egiten da". "Industria guztiek dute bere Durango: Frankfurt Alemanian, Guadalajara Mexikon, Sant Jordi Katalunian...", azpimarratzen du Gimenez-ek. Baina Durango abenduan ospatzeak unibertsala den joera hori indartzen du, Gabonetako opari kanpainarekin bat egiten baitu.

Inoiz baino ospetsuagoa da Durango, euskal kultura maite dutenentzat, galdu ezinezko hitzordua. Hala ere, diktadura garaietan zuen xarmaren hutsunea sentitzen dute askok. "Iraganean dendetan topatu ezin ziren liburuak bilatzera joaten zen jendea Azokara. Gaur egun hori ez da beharrezkoa eta iada ez dituzu bitxikeriak aurkitzen", oroitzen du Aldekoak. Nahiz eta malenkonia puntu bat nabaritu bere ahotsean, ondorio positibo bat aipatzen du Ereineko editoreak: "Gaur egun Durango festa bat da, euskal liburugintzak bere buruaren omenean ospatzen duen festa".

Atxaga, Saizarbitoria, Urretabizkaia, Sarrionandia... Euskal literaturari behin betiko bultzada eman dioten eta atzerrian ospea lortu duten egileek liburu berriak sortzen dihardute, eta lanean jarraitzen duten García Márquez edo Saramagoren aldean oso gazteak dira. Kirmen Uribe, Harkaitz Cano eta Iban Zalduak, besteak beste, bigarren belaunaldi bat bermatu dute, eta hirugarren bat ere plazaratu da, Uxue Alberdi edo Katixa Agirre bezalako izenek osatua. Guztiek libururen bat aurkeztu edo berrargitaratu dute Durangon. Sorkuntzaren alorrean, gutxienez, ez da krisirik egongo.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_